GARA, 2000/09/22


      ETAren agiria

      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez honoko ekintzak hartzen ditu bere gain:

        * Abuztuaren 15ean polizi espainiarrak Benabarre herrian lehertarazi zuen auto-bonba ETArena zen.

        * Abuztuaren 24an Euskal Herriaren askatasunaren aldeko zerga ordaindu ez dutelako honoko enpresen aurka lehergailuz burututako ekintzak:

          ''Transportes Olloquiegui'' garraio enpresako bi kamioiren aurka Irunen.

          ­''Decoexsa'' enpresako kamioi baten aurka Irunen ere.

          ­''Seguros Bilbao S.A.''ko bulego baten aurka Donostian.

          ­''Terrain'' enpresaren aurka Donostian ere.

          ­''Urte Pingon Servicios S.L.'' enpresaren aurka Lazkaon.

        * Abuztuaren 29an Zumarragan PPk bere zerrenda betetzeko Espainiatik ekarritako Manuel Indiano Azaustreren aurkako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.

        * Irailaren 10ean, ''Txitxarro'' diskotekaren aurka lehergailuz burututako ekintza, zeinaren ondorioz kalte oso handiak eragin zitzaizkion. Ekintza honen zioa Euskal Herriaren luze-zabalean kokatuta dagoen droga-trafikoaren aurrean oharpen serioa egitea izan da, jakina baita ''Txitxarro" dantzalekuak sare horren begi garrantzitsua osatzen duela.

        Drogaren erabilpenaren inguruko eztabaida zaila da, noski, arlo pribatua eta publikoa ukitzen dituenez hein berean. Eztabaida sozial sakona merezi du drogen munduak, norberaren askatasunak, droga zer den eta zr ez den, horren eragina zenbaterainokoa den eta abar...

        Ez da Euskadi Ta Askatasunaren zeregina eztabaida hori. Zeregin zabalagoa da, urgente- ki bideratu beharrekoa, hori bai. Izan ere arazo horren inguruan konstatazio batzuk agertzen baitira nabarmenki:

          ­Droga berrien sarrera diseinu zehatz baten inguruan egiten da.

          ­Drogen kontsumoaren handitze horren aurkako jarrera sendorik ez dute agertzen gaur egungo instituzio eta gorputz polizialek. Areago, berriro ere gorputz polizialek, Ertzaintza barne, droga trafikoa erraztu eta kontsumoaren ondorioak beren interesetarako erabili egiten dituzte. Gaur egun ere droga-gorputz errepresiboak-euskal gazteria ekuazio horretan interes eta eragin zehatzak daude. Euskal gazteriaren aurka eta ondorioz Euskal Herriaren askatze prozesuaren aurka jokatzen dutenak, zalantzarik gabe.

          ­Drogomenpekotasunak eta drogen kontsumoak berak kaltea eragiten dio euskal gazteriari, euskal gizarteari oro har.

          ­Droga berrien kontsumoak epe motz eta erdira ondorio larriak ekarriko ditu, drogen konposaketa bera eta drogomenpekotasuna eragitearen arrisku handiak ezkutatzen direlako.

          ­Drogen kontsumoa eta trafikoaren arteko tartea gero eta murritzagoa izanik «diseinu berriko drogen» kasuan bereziki, euskal gazteak gero eta gehiago drogen mundua eta gorputz errepresiboek osatzen duten sare horretan harrapatuagoak daude.

        Eztabaida soziala eta politikoa garatu eta bestelako baliabideak jartzen ez diren bitartean ETAk salatu eginen du drogen trafikoa, eta are gogorkiago trafiko horrek ezker abertzaleko kidegoari eragiten dionean. Oharpen argia egin nahi diegu euskal gazteei drogen kontsumoak, aipatu diseinu errepresibo eta teledirigituaren bidez, Euskal Herriaren askapen borrokan aurrera egiteko sortzen dituen oztopoei buruz; eta ekinbide politikoa eta drogen kontsumoaren arteko muga argi eta garbia marraztearen beharra azpimarratzen dugu.

        Droga trafikoa eta drogen erabilpena hautu pertsonala eta fenomeno sozial izatetik arazo politiko bihurtu eta gatazka politikoan eragiteko tresna bilakatzen den heinean gure ardura hartu eta aurre eginen diogu arazo honi.

        * Irailaren 14an, Donostian, Jose Ramon Rekalde Euskal Herriaren zatiketa bermatzen duen Eusko Jaurlaritzan PSOEren izenean 1986tik 1994ra Hezkuntza eta Justizia sailburu izandakoaren aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz larriki zauriturik gertatu zen.

      Euskadi Ta Askatasuna

      Euskal Herrian, 2000ko

      Irailaren 15ean

      Índice home